XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

...pertsonaiak

MAURICE PAPON. Suitzan atxilotu eta jada Frantziaratu dute Papon. Suitzako poliziak, antza, Frantziako Informazio Poliziak emandako datuei esker atxilotu zuen atzo.

XANANA GUSMAO. Timorko Erresistentziako burua atzo itzuli zen Dilira Australiatik.

Itzuleran, independentziaren aldeko borroka eskertu die timortarrei. 5.000 lagun bildu ziren ongietorria ematera.

MIXEL ITZAINA. Liburu bat idatzi berri du Mixel Labegeri kantariari eta gizon politikoari buruz.

Labegeriren kantuak abestuko dituzte bihar hainbat kantarik Alduden.

...datua. 200 lagun inguru hil dira Txetxeniako sendagileen arabera Grozniko azokaren aurkako erasoan

... adierazpena. Gaur egun Hollywooden enpresariek agintzen dute, eta biziraun nahi duenak aberastu beharra dauka Kevin Kline. Zinema aktorea